|
Adio Euskal Herriari
Gazte-gaztetatikan
herritik kanpora,
estranjeri aldean
pasa det denbora.
Egia, alde guztietan
toki onak badira,
bainan, bihotzak dio:
'Zoaz Euskal Herrira'.
Nahiz dela Italia
oro bat Frantzia,
bitan nik bilatu det
anitz malizia ...
Ikusten badet ere,
nik Mundu Berria,
beti maitatuko det
nik Euskal Herria.
Hitzak eta musika:
Jose Maria Iparragirre
|