|
Erroma
Erroma Italiako hiriburua da.
Tiber ibaiaren ertzean dago.
3 milioi biztanle dauzka.
Italiako gune kultural, erlijioso eta
turistikoa da. Unibertsitateak, liburutuegiak
eta museo garrantzitsuak dauzka.
Bertan dago Vatikanoa, Aita Santuaren egoitza.
Antzinako aberastasun asko dauzka:
Koliseoa, Erromako Foroaren zati handia,
Karakalaren termak eta abar.
Iturrien eta katuen hiria deitzen diote,
eta plazarik plaza paseatzeko egokia da.
Hiri osoa ikusteko egun asko behar dira; horregatik, hobe
da aukeratu, eta
gutxiago baina ondo ikusi.
|