|
Gezurra: 6. Panpinak eta
pertsonaiak herri
gutxitan erretzen dituzte.
Egia: Panpinak eta pertsonaiak herri
gehienetan erretzen dituzte.
Aurreko fitxaren testua:
Inauterietako mozorroak eta panpinak
Inauteriek leku guztietan
jaia eta erritua lotzen dituzte. Aitzinako neguko solstizioko
jaiak dira. Neguaren amaiera, gaitzen
amaiera, adierazten omen dute. Inauteri tradizionaletan
mozorroa da ezaugarri nagusia eta era askokoak daude. Euskal Herrian oso bereziak dira, besteak beste, Nafarroako Unanu herriko Mamuxarroak, letoizko maskarak dituztelako,
edo Durangoko Surrandiak
kartoizko maskaretan sudur
handi-handiak dituztelako.
Mozorroak askotan kantari eta dantzari lotuta egoten dira,
adibidez, Ituren eta Zubietako
Joaldunak
(ardi-larruz jantzita), Mundakako Atorrak (jantzi zurikoak), Zuberoako Maskaradako
dantzari koloretsuak, Nafarroa
Behereko Bolantak
(zuriz jantzita, zinta luze eta guzti), eta
abar.
Mozorroekin batera, panpinak edo pertsonaiak ere garrantzitsuak dira inauterietan:
hartzak, Markinan, Beskoitzen eta beste herri askotan,
Lantzeko Miel
Otxin, Zalduondoko Markitos eta abar. Gehienetan pertsonaiak
gaitzen errudunak dira herriarentzat,
eta hil eta erre egiten dituzte.
|