'País Vasco, un alma solidaria' proiektuaren xedeak honako hauek dira:
“Laugarren mundua” delakoaren arazoak azaltzea
Euskal gizarte-erakundeek talde ahul horien alde egiten duten lana ezagutaraztea eta sustatzea
Gure gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea
Konpromiso horietatik abiatuz, aipatu erakundeen lana aitortu eta laguntza eskaini nahi diegu. Lehen deialdi honen xedea zera da: irabazi-asmorik gabeko euskal gizarte-erakundeek sustaturiko proiektuak finantzatzea eta saritzea, beren gizarte-ekintzako programak gauza daitezen.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 30ean amaituko da.
EUSKAL HERRIAN BIZI DIREN GIZARTE-EGOERA AHULEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO EKIMENAK SARITZEN DITUGU
Babesik gabe edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko ekimenak.
EKIMEN ONENEI DIRU-LAGUNTZA EMATEN DIEGU
100.000 euro banatuko ditugu aukeratutako 5 proiektuen artean, bakoitzaren finantzaketa-premien arabera.
Horrez gain, aukeratutako proiektu bakoitzak bere
orrialdea izango du, baliabide ekonomiko gehiago
lortzeko eta boluntarioak erakarri ahal izateko.