NOLAKO PROIEKTUAK SARITZEN DITUGU?
Babesik gabe edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko ekimenak, honako arlo hauetakoak:
1. Etorkinen gizarteratzea.
2. Urritasun fisikoak edo fisikoak eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako arreta.
3. Premia motaren bat duten adineko pertsonentzako arreta.
4. Drogazaleentzako arreta.
5. Haurrei edo nerabeei zuzenduriko laguntza-proiektuak edo prebentziozkoak.
6. Gizarte-bazterketa jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea.
7. Minusbaliatuak lanean txertatzea.
8. Gaixoentzako arreta.
|
|
|
|
|
BALORATUKO DITUGUN ALDERDIAK
Proiektuak saritzeko orduan, besteak beste, honako irizpide hauek hartuko ditugu kontuan:
- Proiektua 2008 eta 2009 urteen artean gauzatu izana, dagoeneko abian egotea edota epe horretan gauzatzeko asmoa edukitzea
- Proiektuaren bideragarritasun soziala, ekonomikoa eta teknikoa, eta kudeaketaren aldetik duen bideragarritasuna
- Proiektuak gizartean duen eragina
- Proiektuak helburutzat duen taldearen benetako premiak eta aukerak kontuan hartzea
- Proiektuaren sormena eta berrikuntza
- Proiektuko jarduerak egiteko behar diren bitartekoen eta lortuko diren emaitzen arteko koherentzia eta oreka
|
|